Kurtsoan zehar lan asko egin ondoren iritsi zaigu lagunekin disfrutatzeko garaia. Goizean, motxilak bokadiloekin prestatu, autobusa hartu eta San Antonioko hondartzara egin dugu txangoa. Eguraldi ona izan dugu eta zapatilak kenduta hondartzan ederto batean jolastu dugu. Gure andereñoek, ondo portatu garela eta premio bezala izozki bana erosi digute. Arratsaldean berriro autobusez bueltatu gara ikastolara erropak zikin-zikin eginda, baina garrantzitsuena da ondo baino hobeto pasatu dugula.
Beno ba aitatxo, amatxo, amama, aitite!!!!! Udako oporrak ere badatoz eta guk ere atseden hartu behar dugu, beraz, ea ondo pasatzen dugun eta datorren ikasturterarte !!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario