miércoles, 4 de noviembre de 2015

miércoles, 21 de octubre de 2015

UDAZKENA

Aurton  ere , udazkena heldu zaigula eta 3, 4eta 5 urteko umeak urtaro honen ezaugarriak ikustera irten gara.
Gu, 3 urtekoak Europa Parkera  joan gara:















Gu ,4 urtekoak ere. Europa Parkera joan gara 














Gu ,5 urtekoak  urrunago,Foruko San Kristobal ingurura joan gara.


Bertan batutako hosto eta etxetik ekarritako fruituekin  erakusketatxo bi antolatu ditugu.

           








miércoles, 14 de octubre de 2015

lunes, 22 de junio de 2015

Kurtso bukaerako irteera San Antonioko hondartzara

Oporrak ere badatozela eta, kurtsoari bukarea emateko haur hezkuntzako ume guztiak San Antonioko hondartzara joan gara.Eguraldi zoragarria eta primeran pasatu dugu!
Andereñoak ere ondo portatu dira eta izozki bana erosi digute.
Datorren kurtsorarte, ondo pasa uda!!!



lunes, 8 de junio de 2015

3 Urtekoak Usaimenaren bitartez esperimentatzen

Dastamena eta ukimenarekin esperimentatu ondoren, usaimenaren txanda heldu da.
Gure irakasleek, 6 potetan 3 usain desberdin jarri dizkigute eta guk haiek desberdindu eta bikoteak egin behar izan ditugu. Limoia eta kafea erraz asmatu ditugu baina berakatza pixka bat kostatu zaigu.
Hala ere, ederki moldatu gara!!



jueves, 28 de mayo de 2015

Donostiako aquariuma 2015

Hainbeste denbora itxaron ondoren azkenean heldu da aquariumera joateko eguna. Itsas animalia mota desberdinak ikusi genituen (arrainak, krustazeoak, moluskuak, belakiak...).









Gauza bat bai ikasi genuen, lurrera botazen ditugun gauza asko itsasora doazela, beraz, kontuz!
 





martes, 26 de mayo de 2015

Santa Joakina

Auten ere, Santa Joakina jaialdia ospatu dugu ikastolan.Goizean goizetik hasi eta eguerdira arte gelditu barik ibili gara jolasean, eskulanak egiten, sukaldari lanak egiten...



















Jolas eta eskulan hauen ostean, gosea sartu zaigu eta denok batera bazkaldu dugu. Bokadiloak benetan goxo!!!
Primeran pasatu dugu eguna!!